EU ES

RAMÓN RUBIAL: HISTORIA ETA MEMORIA

4. Borroka Klandestinoa (1956-1974)

4.1 Espetxetik bizitza klandestinora

1956ko abuztuaren 23an irten zen zaintzapeko askatasunean El Dueso espetxetik adiskidez eta Alderdiko militantez inguratuta, Txilen zain zituen Emiliarekin eta Lentxurekin elkartzeko asmotan zen.


Espetxetik irtetean fisikoki oso ahul zegoen

Ramon 1957an, espetxetik irten eta urtebetera

Emiliak eta Lentxuk argazki hau bidali zuten Txiletik Ramonentzat 1953an

1956ko abuztuaren 23an irten zen zaintzapeko askatasunean El Dueso espetxetik adiskidez eta Alderdiko militantez inguratuta, Txilen zain zituen Emiliarekin eta Lentxurekin elkartzeko asmotan zen.Espetxetik irtetean fisikoki oso ahul zegoen Espetxetik irten zenean, Ramonek 50 urte zituen. 19 urte pasatu zituen giltzaperatuta. Bere familiak pentsatzen zuen bere aurrekari penalak ikusita ezinezko izango zuela Diktaduran lana aurkitzea. Hobe zen hainbat urterako Txilera joatea, bertan familiaren babesa baitzuen. Baina Ramoni beste proba bat jarri zion bizitzak Rodolfo Llopisek eta Pascual Tomasek, PSOEren erbesteko buruzagiek, alderdia herrialde barruan antolatzeko misioa izendatu ziotenean. Ez zuen zalantzarik egin: "Orduan eta orain Alderdiaren hitz erdi bat agindu bat izaten da. Horregatik jakinarazi nion emazteari hona itzultzeko, ni ez nintzela-eta hara joango". (Ramon Rubial, 1986)


1956an 16 Federazio zeuden eratuta eta Espainian geratu zen Alderdiaren alde lanean

Deustuko Ruta lantegian, 70eko hamarkada

1957an Ramonen konpromiso sozialistak familia itzularazi zuen. Lentxuk gogoan du itzulera hura: "Gogoan dut Gabon gauean kaxa batzuetan eserita afaldu genuela, kutxa bat mahai gisa jarrita, eta denontzat arrautza batekin egindako patata-tortila eta postrean arroz-esnea jan genituen, aparteko janari moduan"

Erandion instalatu ziren berriz eta Ramon tornulari-lanean hasi zen Ruta lantegian; lantegia Deustuko ibaiertzean zegoen eta adiskide batena zen.

Hala bada, berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran beste etapa bat hasi zen Ramonen bizitzan: borroka klandestinoa. Militante nekaezina Alderdiaren buruan jarri zen, Diktaduraren aurka egin zuen borroka eta organizazio eta ideia sozialistak gidatu zituen Espainiaren historiako garai gris honetan harik eta lekukoa hirurogeita hamarreko hamarkada inguruan zain zuen gazteria berritzaileari pasatu zion arte.