EU ES

RAMÓN RUBIAL: HISTORIA ETA MEMORIA

4. Borroka Klandestinoa (1956-1974)

> 4.6 Ezker zaharraren eta berriaren arteko zubia

Europako ezker zaharraren krisiaren testuinguruan, Ramon Rubial alderdiaren tesi berritzaileen alde agertu zen, eta bere jokabidearekin eta sakrifizioarekin, belaunaldi berrientzat eta euren tesi sozialdemokratentzat mentore izan zen.

PSOEren XIII. Kongresua 1974ko urriaren 13an egin zen Suresnesen, eta alderdi sozialista benetan birsortzeko enegarren urratsa izan zen. Sinposioa amaitzean Alderdiaren Exekutiba berria finkatu zen, erabat "barruratuta":


"Tuve miedo de pasar la dirección al interior"

Enrique Mugicaren ustez Rubial izan zen gazteak eta ideia berriak garatu ahal izateko bidea erraztu zuen irudia: "Ramonek zuzendaritza barrutik asumitzeko unea iritsi zela uste izan zuenean berritu zen Alderdia. Ordura arte egindako ahalegin guztiek porrot egin zuten. Eta ez zebilen bere buruarentzako zerbaiten bila: izan ere, jarrera hori jarduera politiko bizitik aldi batez erretiratu zenekoa da. Labur esanda, bidea zabalik utzi zien gazteei… Ramon funtsezkoak ziren hiru gauzaz jabetu zen: Lehenik eta behin, herriaren egoerak jarduera politikoari heltzeko bide berriak eskatzen zituela, atzerriko lekukotza sinbolikotik aldenduta; PSOEk beste egitura bat behar zuen gizartean sartzeko. Bigarrenez, jende berria, Alderdia ikuspegi aktibo eta eguneratuagotik zuzentzeko gai zena zegoela. Hirugarrenez, nazioartean Europako sozialismo demokratikoak, PSOEtik hasi eta Internazional Sozialistara arte, eta alderdi anaien arteko harremanek gero eta izen handiagoa zutela eta faktore hori ere askoz ere hobeto baliatu zitekeela Espainia barruan genuen irudia hobetzeko ahaleginean. Llopis, 1970eko apirileko Alemaniako SPDren Biltzarrean egiaztatu ahal izan nuen bezala, protokolo-kontuetara, berbalismo-kontuetara mugatzen zen, iraganari lotuta jarraitzen zuen, eta Europako buruzagi berriak jende modernoagoa ziren (…)".

Alderdia birsortu zenean ikusi zen zatiketa. 1976an Llopisek eta PSOE Historikoa deitu zen sektoreak Aliantza Sozialista Demokratikoa sortu zuten. Koalizioa Espainiako Alderdi Sozialista Demokratikoak, Valentziako Alderdi Laboristak eta Espainiako Erreforma Sozialeko hainbat sektorek osatu zuten. Aliantza Sozialista Demokratikoa 1977ko ekaineko hauteskunde orokorretara aurkeztu zen.

PSOE Espainiaren historiako garai demokratiko berriari aurre egiteko prest zegoen organizazioa zen Franco hil baino urtebete lehenago. Monarkia onartu zuelako eta marxismotik pixkana aldendu zelako bihurtu zen, besteak beste, hurrengo hamarkadetan Europako erreferentziako alderdi sozialdemokratetako bat.


Toulousen, 1974

Ramón no estuvo en Suresnes; pero sí lo preparó