EU ES

RAMÓN RUBIAL: HISTORIA ETA MEMORIA

4. Borroka Klandestinoa (1956-1974)

> 4.3 Ramon eta Emilia, bi baino askoz ere gehiago

Ramon Rubialentzat zailagoa izango zen bere aktibismo politiko klandestinoa bere emazte Emilia Cachorroren laguntza eskerga izan ez balu. Lehenengo begirada batean bere borrokan laguntza morala emateagatik nabarmendu zen, baina begirune falta handia izango litzateke klandestinitatean oinarrizko piezetako bat izan zela ez aitortzea.

Erandioko etxea Emiliak kontu handiz kontrolatutako informazio subertsiboaren biltegia izan zen. Emiliak Olivetti idazmakina bat ere eskuratu zuen eta gau osoak pasatzen zituen alderdi sozialistarentzat Ramonen burutik ateratzen ziren jarraibideak eta komunikazioak mekanografiatzen.