EU ES

RAMÓN RUBIAL: HISTORIA ETA MEMORIA

7. PSOEren Presidentzia (1976-1999)

> 7.1 Emilia, bere bizikidearen heriotza.

Ramonen bizikidea, Emilia, Bilbon hil zen 1982ko azaroaren 8an; 72 urte zituen eta aspaldi samarretik gaixo zegoen. Une latzak izan ziren familiarentzat. Lastima izan zen Alderdi Sozialista hauteskundeak irabazten ikusterik ez izatea, Ramonekin partekatzen zuen desioetako bat izanik. Ramonek bera zaintzen pasatzen zuen egun osoa, jarduera politikoa albo batera utzita, eta erabat uztea ere pentsatu zuen. Hainbat hilabete lehenago honako hau aitortu zuen Tribuna Vasca egunkarian: "Politikatik erretiratzeko aukera hausnartzen ari naiz.Uste dut familiak, eta, batez ere, emazteak, asko sufritu dutela niregatik, nire jarduera politikoarengatik, urte askotan, eta uste dut badela gazteei lekua utzi eta nire denbora guztia bilobari, bilobarekin jolasteari, eskaintzeko unea".


"Emilia me ayudó a soportar el cautiverio"

Ramón acompañó a Emilia hasta el último momento

Muere Emilia Cachorro López, Tribuna Vasca, 9 de noviembre de 1982. (Hay una errata en el documento: el mes de fallecimiento fue en noviembre y, sin embargo, aparece octubre)