Zirraragarria da gure leihoa mundurantz zabaltzen duen web-orri honetan hitz batzuk idaztea. Eta zirraragarria da nolabait ere bere garaian Ramón Rubial buru-belarri eginkizunik nobleenean, gehien behar zutenen bizi-baldintzak hobetzeko eginkizunean, murgiltzera bultzatu zuten ideiak ezberdinen arteko elkarrizketarako eta komunikaziorako sarean egongo direla esan nahi duelako.
Zirraragarria da gure Fundazioa abian jartzeko gizon-emakume talde bat inspiratu zuen helburu nagusia betetzen duelako: bizirik mantentzea gizon handia izan zen Ramón Rubialen, nire aititeren, oroimena eta bizitzaren aurrean izan zuen jarrera. Eta zirraragarria da gizon-emakume horiek ondo asko jakin dutelako, pixkana-pixkana, Fundazioari edukia ematen eta gaur, sareratu garen honetan, helburu hori lortzeko bidean beste urrats bat eman dugulako.
Izan ere, mundu berri eta moderno batean, elkarlotura unibertsalaren munduan murgiltzera goaz; garai berriek eta garai zaharrek era baketsuan bat egiten duten munduan barneratzera goaz.
Ez litzateke bidezkoa izango lerro hauetan bihotzez eskerrak eman gabe uztea bai euren ideien bidez, bai laguntza eskuzabalaren bidez, Fundazioarekin lankidetzan gogotsu ari diren gizon-emakume guztiak.
Guztiei, beraz, esker mila.
Eider Gardiazabal
Lehendakari
GARDENTASUNA
Ramon Rubial Fundazioak urtero aurkezten du Jardueren Oroitidazkia, non azaltzen baitu dagokion epealdian gauzatzen joan den programen garapena. Orobat, Erakundearen gardentasunaren adierazgarri gisa, jendaurrean jakitera ematen du kanpo auditoriaren urteko txostena.
2024ko Auditoria
2024ko Txostena
2023ko Auditoria
2023ko Txostena
2022ko Auditoria
2022ko Txostena
2021ko Auditoria
2021ko Txostena
2020ko Auditoria
2020ko Txostena
2020 Ikuskatze
2019ko Auditoria
2019ko Txostena
2019 Ikuskatze
2018ko Auditoria
2018ko Txostena
2018 Ikuskatze
2017ko Auditoria
2017ko Txostena
2017 Ikuskatze
2016ko Auditoria
2015ko Auditoria
2014ko Auditoria
2013ko Auditoria
2012ko Auditoria
FUNDAZIOA ELKARGUNE GISA
Ramón Rubial Fundazioa ezaugarri nagusi batek definitzen du: elkargune izan nahiak; berdinen arteko elkargunea, baina baita ezberdinen artekoa ere; erakundeen eta bere ordezkarien elkargunea, baina baita erakundeen eta gizarte zibilaren artekoa ere; mundu akademikoaren elkargunea, baina baita mundu akademiko horren eta bere ideiak ekintza politikoaren bidean aldaketaren eragile bihur ditzaketenen artekoa ere... Azken batean, Ramón Rubial Fundazioak hiru oinarrizko haberen bidez bihurtu behar du elkargune, eta hiru habe horiek bideratu behar dute bere jarduera une honetatik etorkizun itxaropentsu batera:
GOGOETA
Desberdinen arteko eztabaidatik, jardueren bitartez, hainbat arlotako espezialisten foroak ezarriz, lan komun batetik abiatuta, intentsitate intelektual handiko giro batean, irudimena eta diferentearekiko errespetua beste mugarik gabe eta ideien fluxurako beharrezko askatasunarekin, bai alderdiari bai gizarteari aurrerabide eta diskurtso politikorako proposamenak sortzen lagunduko dioten ideiak sortzeko gai izango direnak.
PRESTAKUNTZA
Prestakuntza, ezagutza transmititzeko oinarrizko elementu gisa, gizarte osoari diskurtso ideologikoa emateko, sozialismoaren balioak eta historia oinarri hartuta.
HEDAPENA
Ideiak sortzeko eta eztabaidatzeko kate osoaren azken elementua da, baina ikusgarriagoa. Batzordean egindako lanaren zabalkundea da, pastelaren ginga, eta horren emaitza alderdiaren eta gizartearen esku jartzen dugun unea.
IZATEKO GURE ARRAZOIA
Gure lanaren bidez baliagarria izatea da gure izateko arrazoia. Eta partaide gaituen eta Ramón Rubialek bizikera pertsonala eta politikoa bihurtu zituen baloreetan oinarrituta aurrera eginarazi nahi diogun gizartearentzat izan nahi dugu baliagarri. Zerbitzu bat eskaini nahi horrek bultzatuta garatuko ditugu gure jarduerak, jarduera horietako bakoitza une bakoitzean zein segmentutara zuzentzen garen kontuan hartuta fokalizatuz eta gure mezua eta gure jarduteko modua egokituz denak gogobete ahal izateko.