EU ES

RAMÓN RUBIAL: HISTORIA ETA MEMORIA

3. Espetexea eta errepresio Frankista (1937-1956)

3.6 El Duesoko bizimodua

Ramonek 16 urte pasatu zituen hainbat zigor-destakamendutan. 1940tik aurrera eratu ziren eta Alemania naziko langile-presoen kontzentrazio-eremuen modukoak izan nahi zuten. Lana Estatuaren azpiegitura handiak eraikitzera bideratuta zegoen. Eraikuntza enblematikoena Valle de los Caídos izan zen. Bizitza "lanaren bidezko erredentzioa" esaten zenaren inguruan baloratzen zen. Lanaldi luzetan lan egin behar izaten zuten presoek, eta lan haren truke diru-sariak edo zigorraren murrizketa txikiak jasotzen zituzten. Espetxeko lanegun batekin zigorraren lau egun murrizten ziren. Espetxeetako zuzendari nagusiaren, Máximo Cuervo jeneralaren, esaldia benetan argigarria da: "Espetxeak kuartel baten diziplina, banketxe baten seriotasuna eta komentu baten karitatea ditu".