EU ES

RAMÓN RUBIAL: HISTORIA ETA MEMORIA

1. Langile eta socialista izatea Erandion (1906-1930)

1.2 Metalurgiako langilea: lantegitik sindikatura

Ramon Rubial metalurgian hasi zen lanean, Babio e Iribarren lantegian. Tornulari-lanbidea ikasi zuen, eta, normalean, itsasontzientzako motorretako piezak egiten zituzten. Gogoratu izan zituen lantegietako "aprendiz-eskolak, eta handik kategoria jakin bateko lantegietara irteten ginen". Hamazazpi urtera arte lantegian lanean aritu zen eta, aldi berean, Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan ikasten. Aita metalurgiako langilea izan zen, eta haren bidea jarraituz, lantegiko langileen arteko kamarada-giroan murgildu zen. "Lantegi batean aprendiz moduan hasi nintzen lanean, eta bertako ofizial bat ere Alderdi Sozialistako kide zen". Ramonek oso gaztetatik izan zituen gertuko erreferenteak.

Ramonen familiaren historia, beste langile-familia askorena bezala, Espainia iparraldeko industria modernoaren garapenari lotuta dago. Rubialdarrak Erandion jarri ziren bizitzen eta 1877tik aurrera Bizkaiko ekonomiaren eragile izan zen industria siderometalurgikoaren eskulana izan ziren.