EU ES

RAMÓN RUBIAL: HISTORIA ETA MEMORIA

7. PSOEren Presidentzia (1976-1999)

> 7.2 1982ko garaipena

Ramon Rubialek hirurogeita hamasei urte bete zituen egunean lortu zuen garaipena Alderdi Sozialistak 1982ko Hauteskunde Orokorretan. 1982ko urriaren 28an PSOEk 202 diputatu atera zituen eta gehiengo osoa lortu zuen. 1936an Fronte Popularrak garaipena lortu zuenetik gobernua osatuko zuen ezkerreko lehenengo alderdia izan zen. Felipe Gonzalez Gobernuaren Presidente izendatu zen eta Alfonso Guerrak lehendakariordetza hartu zuen. Sevillako zirkuluaren gaztetasunaren aldeko apustua egin zuen Ramon Rubialek hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, eta bere emaitza lortu zuen. Espainiak garai demokratikoko II. legealdiari eman zion hasiera. PSOEren garaipenarekin Trantsizioa amaitutzat eman zen.


Rubial se acordó de los ausentes

En la Moncloa, con la Ejecutiva Federal del PSOE, en 1989