EU ES

RAMÓN RUBIAL: HISTORIA Y MEMORIA

5. 5. Transizio eta demokrazioaren aldeko apustua (1974-1978)

> 5.3 Trantsizioko ituna

Trantsizio demokratikoak ezaugarri argi bat izan zuen: Espainiako gizartearen ezin eutsizko bultzada askatasunetan eta eskubideetan oinarritutako erregimen berri baterantz. Frankismoaren garaiko legezkotasun zaharraren ordez printzipio demokratikoetan oinarritutako beste legezkotasun berri bat ezarri behar zen. Ramon Rubial, 1976an Espainian PSOEren presidente izendatu zena eta, handik bi urtera, Euskal Kontseilu Nagusiaren lehendakari izan zena, berriz ere aldaketa politikoen buruan egon zen. Aldaketa politikoa ahalegin kolektiboaren bidez bideratzeko bere estiloari jarraitu zion: era horretara, berriz ere bere arrastoa utzi zuen garai historiko honetan. Bere iraganak ematen zion zilegitasunarekin, Espainia birsortzeko eta Euskadi berreraikitzeko zeregin zintzoan lagundu zuen, berradiskidetze-politika inspiratuz. Galtzailerik eta irabazlerik gabeko akordioaren aldeko apustua egin zuen. Etorkizunarekin hartuta zuen konpromisoak suspertu zuen garaiko espiritua, eta ordena sozial berriak itunduta eta odolik isuri gabe ekin behar zion bere bideari. "Ia iraungita dagoen nire belaunaldiak utzi dituen arrastoak ezabatu egin behar dira. Gerra Zibila gertaera historikotzat hartu behar da. Ezin da galtzailerik eta irabazlerik izan.

Oinarri hori ongi funtsatuta utzi behar dugu ondorioek fruiturik eman ez dezaten eta herriaren martxa ona geldiaraz ez dezaten, denon ahalegina eta elkartasuna behar ditu eta. Belaunaldi honek bere garaian armak hartuta egin zuen borroka, orain adimenaren armak hartuta bete behar du bere zeregina, Espainian askatasuna ez dadin itsasoko uhinen modukoa izan…".(Ramón Rubial, 1986)


Ramón y su apuesta por olvidar el conflicto armado

1977ko ekainaren 15ean egin ziren lehenengo hauteskunde orokorrak. Hauteskundeak ez ziren herriko hautesleen koadro adierazgarria izan; izan ere, hainbat alderdi oraindik legez kanpo zeuden, baina zerbait aldatzen ari zenaren seinale izan ziren. Ramon Rubialek hautagaitza sozialista ikustean zer-nolako poza sentitu zuen aitortu zuen: "Espetxeetan, klandestinitatean pasatu dudan denborak. Emaitza bikaina izan du ekainaren 15ean. Hala izan ez balitz, triste sentituko nintzen, baina lortu izana harro sentitzekoa da niretzat" Aldaketan jarritako fedea eta sinesmena, beste hainbat aurrerapenen, artean, 1977ko urriaren 14an frankismoaren presoei emandako amnistian, hainbeste denboran itxarondako amnistian, eta hauteskunde orokorretan gauzatu zen.


Rubial durante la campaña para las Elecciones Generales de 1977

Erreforma ala haustura?

Misterio-giroak inguratzen du gerra ostean espetxetik edo erbestetik borroka egin zuen eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaierako monarkia onartu behar izan zuen belaunaldia. "Markagailua zeroan jarri" eta etapa bati amaiera ematearen aldeko apustua egin zen. Eta, halaxe, Ramon Rubialek –beste askok bezala– erreformaren bidea aldeztu zuen, Konstituzioa egiteko plasmatutako adostasun baten emaitza gisa. Hala ere, 1988an, Manu Leguinechek ETBn egindako elkarrizketa batean, esan zuen "hausturaren aldekoa zela" era hartara "oraindik ere gehiago arinduko zela" aldaketa Espainian:


Ramón y su apuesta por olvidar el conflicto armado