
Datorren astelehenean, otsailaren 23an, 18:30ean, "Memoria y Patrimonio Industrial en Gipuzkoa" txosten soziologikoa aurkeztuko da Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean. Ramón Rubial Fundazioak sustatu du txosten hori, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) garatu du.
Bertan izango dira Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Eider Gardiazabal Ramon Rubial Fundazioko presidentea, Amaia Izaola EHUko Soziologian doktorea eta Goizane Alvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua.
Proiektuaren helburua Gipuzkoako industrializazio prozesuaren memoria berreskuratzea, dokumentatzea eta zabaltzea da, ondare materialari (fabrikak, makineria eta azpiegiturak) zein immaterialari (jakintza teknikoak, lan antolamendua eta balio kolektiboak) balioa emanez. 2025ean dokumentuak ikertu eta sistematizatzeko lehen fasea garatu da, eta emaitzak txostenean jasotzen dira. 2026an, kooperatibismo industriala eta horrek Gipuzkoako garapen ekonomiko eta sozialean duen eragina aztertuko dira.
Era berean, Ramón Rubial Fundazioaren webgunean espazio espezifiko bat jarriko da txostenak argitaratzeko eta proiektuaren aurrerapenetarako sarbide irekia, dinamikoa eta eguneratua bermatzeko.
Gudari eta milizianoei omenaldia
Ramón Rubial/Ramón Rubial Fundazioak Demokrazia eta Askatasuna defendatu zuten borrokalarien omenezko ekitaldian parte hartuko du. Ekitaldia ekainaren 21ean izango da, igandea, 12:00etan, "ATERPE 36" monumentuan, Artxandan.
Omenaldi honek gizon-emakumeen, errepublikarren, sozialisten, nazionalisten, anarkisten eta komunisten lana goraipatu nahi du, besteak beste, diktadura frankistarekin amaitzeko borrokatu baitzuten, erresistentzia heroikoa eginez, kartzelara, erbestera eta are heriotzara eraman zituena.
PRENTSA OHARRA 19. RAMON RUBIAL SARIEN EDIZIOA
Ramón Rubial/Ramón Rubial Fundazioaren Patronatuak, "Ramón Rubial Sarien" XIX. edizioko Epaimahai gisa eratuak, honako sari hauek ematea erabaki du aho batez:
Elkartasunari eta Lankidetzari Ramón Rubial saria
Epaimahaiak LARRIALDIETARAKO UNITATE MILITARRA (UME) jo du sari honen merezimendutzat, zerbitzu publikorako bokazio iraunkorragatik. Suteetan, uholdeetan, hondamendi naturaletan eta osasun-krisietan esku hartzea funtsezkoa izan da herritarrak babesteko. Epaimahaiak bereziki nabarmendu du berehala erantzuteko gaitasuna, profesionaltasuna eta laguntza hu