Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
4.1    Espetxetik bizitza klandestinora

4.2    Barruko alderdiaren eta erbestearen arteko lotura

4.3    Ramon eta Emilia, bi baino askoz ere gehiago

4.4    Berriz ere errepresioa

4.5    Sevillako taldea eta unibertsitateko gazteak

4.6    Ezker zaharraren eta berriaren arteko zubia

4.7    "Pablo ezagutu nuen…" Rubial mitoa jaio da
  4.6 Bi belaunaldien arteko, ezker zaharraren eta berriaren arteko, zubia
 

Europako ezker zaharraren krisiaren testuinguruan, Ramon Rubial alderdiaren tesi berritzaileen alde agertu zen, eta bere  jokabidearekin eta sakrifizioarekin, belaunaldi berrientzat eta euren tesi sozialdemokratentzat mentore izan zen.

PSOEren XIII. Kongresua 1974ko urriaren 13an egin zen Suresnesen, eta alderdi sozialista benetan birsortzeko enegarren urratsa izan zen. Sinposioa amaitzean Alderdiaren Exekutiba berria finkatu zen, erabat "barruratuta": Felipe Gonzalez izango zen idazkari nagusia, eta gainerako kideak Nicolas Redondo, Enrique Mugica, Eduardo Lopez Albizu, Txiki Benegas, Juan Iglesias, Alfonso Guerra, Guillermo Galeote, Pablo Castellano, Francisco Bustelo, eta Agustin Gonzalez. Klandestinitateak gazteei pasatu zien lekukoa. Gonzalezek militanteen artean piztu zuen konfiantza handia nabarmendu zuen Ramon Rubialek: "Felipek bakarrik egin du gora, ez du ez nire laguntza ez beste inorena behar izan.Denoi iruditu zitzaigun alderdiaren politika aurrera eramateko gizonik gaituena". "Oposizio berria" deitu zenaren espiritua jadanik sartuta zegoen PSOEren exekutiban.


Ramón no estuvo en Suresnes; pero sí lo preparó
 
"Tuve miedo de pasar la dirección al interior"
En Toulouse, 1974

 

 

 

Enrique Mugicaren ustez Rubial izan zen gazteak eta ideia berriak garatu ahal izateko bidea erraztu zuen irudia: "Ramonek zuzendaritza barrutik asumitzeko unea iritsi zela uste izan zuenean berritu zen Alderdia. Ordura arte egindako ahalegin guztiek porrot egin zuten. Eta ez zebilen bere buruarentzako zerbaiten bila: izan ere, jarrera hori jarduera politiko bizitik aldi batez erretiratu zenekoa da. Labur esanda, bidea zabalik utzi zien gazteei… Ramon funtsezkoak ziren hiru gauzaz jabetu zen: Lehenik eta behin, herriaren egoerak jarduera politikoari heltzeko bide berriak eskatzen zituela, atzerriko lekukotza sinbolikotik aldenduta; PSOEk beste egitura bat behar zuen gizartean sartzeko. Bigarrenez, jende berria, Alderdia ikuspegi aktibo eta eguneratuagotik zuzentzeko gai zena zegoela. Hirugarrenez, nazioartean Europako sozialismo demokratikoak, PSOEtik hasi eta Internazional Sozialistara arte, eta alderdi anaien arteko harremanek gero eta izen handiagoa zutela eta faktore hori ere askoz ere hobeto baliatu zitekeela Espainia barruan genuen irudia hobetzeko ahaleginean. Llopis, 1970eko apirileko Alemaniako SPDren Biltzarrean egiaztatu ahal izan nuen bezala, protokolo-kontuetara, berbalismo-kontuetara mugatzen zen, iraganari lotuta jarraitzen zuen, eta Europako buruzagi berriak jende modernoagoa ziren (…)".

Alderdia birsortu zenean ikusi zen zatiketa. 1976an Llopisek eta PSOE Historikoa deitu zen sektoreak Aliantza Sozialista Demokratikoa sortu zuten. Koalizioa Espainiako Alderdi Sozialista Demokratikoak, Valentziako Alderdi Laboristak eta Espainiako Erreforma Sozialeko hainbat sektorek osatu zuten. Aliantza Sozialista Demokratikoa 1977ko ekaineko hauteskunde orokorretara aurkeztu zen.

PSOE Espainiaren historiako garai demokratiko berriari aurre egiteko prest zegoen organizazioa zen Franco hil baino urtebete lehenago. Monarkia onartu zuelako eta marxismotik pixkana aldendu zelako bihurtu zen, besteak beste, hurrengo hamarkadetan Europako erreferentziako alderdi sozialdemokratetako bat.

 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb