
Ramón Rubial/Ramón Rubial Fundazioak "EN PRIMERA LÍNEA. MUJERES SOCIALISTAS FRENTE A ETA ", ETAren aurka borrokatu eta eutsi zuten Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko bederatzi emakumeri egindako aitorpena, Euskal Autonomia Erkidegoan askatasunaren, justiziaren eta bizikidetzaren balioak defendatu zituzten emakume guztien ordezkari sinbolikoa.
Ekitaldiak hainbat emakumeren konpromisoa, irmotasuna eta ausardia nabarmendu nahi ditu, sozialismotik eta une zailenetan askatasunaren eta demokraziaren defentsan lehen lerroan jarri baitziren indarkeria terroristaren aurrean.
Ekitaldia martxoaren 9an, astelehenean, izango da, 19:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea, 3, Bilbao).
Hizlariak: Eider Gardiazabal, Begoña Arrieta, Esther Cabezudo, Susana Corcuera, Soledad Del Bosque, Rosa Fresno, Cristina Laborda, Marian Muñoz, Ana Belén Quijada, Natividad Rodríguez eta Eneko Andueza.
Nola aldatu gara? 40 urte Europar Batasunean.
Ramón Rubial/Ramón Rubial Fundazioak, Europar Batasunerako Estatu Idazkaritzarekin lankidetzan, EUROPAKO EZTABAIDA FOROA antolatu du, Espainia Europar Batasunean sartu zeneko 40. urteurrena ospatzeko. NOLA ALDATU GARA? 40 URTE EUROPAR BATASUNEAN.
Jardunaldiak urriaren 7an (asteazkena) eta urriaren 8an (osteguna) izango dira, 19:00etan, NH Collection Villa de Bilbao, On Diego Lopez de Haro Kale Nagusian (85). Bilbo.
Miliziano eta gudariei omenaldia
Ramón Rubial/Ramón Rubial Fundazioak Demokrazia eta Askatasuna defendatu zuten borrokalarien omenezko ekitaldian parte hartuko du. Ekitaldia urriaren 4an izango da, igandea, 12:00etan, "ATERPE 36" monumentuan, Artxandan.
Omenaldi honek gizon-emakumeen, errepublikarren, sozialisten, nazionalisten, anarkisten eta komunisten lana goraipatu nahi du, besteak beste, diktadura frankistarekin amaitzeko borrokatu baitzuten, erresistentzia heroikoa eginez, kartzelara, erbestera eta are heriotzara eraman zituena.