
Datorren asteazkenean, otsailaren 18an, 19:00etan, Kepa Aulestiaren "Extrema derecha. Demokraziaren aurkako erresumina ".
Ekitaldian, egileak bere obran garatzen dituen gai nagusiak jorratuko ditu, eskuin muturreko mugimenduen gorakada eta balio demokratikoetan duten eragina ardatz hartuta. Diskurtso horiek elikatzen duten erresuminaren eta gizarte ireki eta pluralistentzat planteatzen dituzten erronken sustraiei buruzko hausnarketa kritikoa proposatzen du liburuak.
Nola aldatu gara? 40 urte Europar Batasunean.
Ramón Rubial/Ramón Rubial Fundazioak, Europar Batasunerako Estatu Idazkaritzarekin lankidetzan, EUROPAKO EZTABAIDA FOROA antolatu du, Espainia Europar Batasunean sartu zeneko 40. urteurrena ospatzeko. NOLA ALDATU GARA? 40 URTE EUROPAR BATASUNEAN.
Jardunaldiak urriaren 7an (asteazkena) eta urriaren 8an (osteguna) izango dira, 19:00etan, NH Collection Villa de Bilbao, On Diego Lopez de Haro Kale Nagusian (85). Bilbo.
Miliziano eta gudariei omenaldia
Ramón Rubial/Ramón Rubial Fundazioak Demokrazia eta Askatasuna defendatu zuten borrokalarien omenezko ekitaldian parte hartuko du. Ekitaldia urriaren 4an izango da, igandea, 12:00etan, "ATERPE 36" monumentuan, Artxandan.
Omenaldi honek gizon-emakumeen, errepublikarren, sozialisten, nazionalisten, anarkisten eta komunisten lana goraipatu nahi du, besteak beste, diktadura frankistarekin amaitzeko borrokatu baitzuten, erresistentzia heroikoa eginez, kartzelara, erbestera eta are heriotzara eraman zituena.