1976an ekindako aldi berrian Espainiako sozialismoaren irudi enblematikoa bihurtu zen sozialista historikoa eta langile-mugimenduaren buru izan zena. Gizon tolerante eta sakrifikatua, bere ideiekin koherentea, XX. mendeko Espainiako historiaren gorabehera guztiak lehenengo lerroan bizi izan zituen gizona, Ramon Rubial, eredutzat hartu zuten belaunaldi sozialista berriek. Horregatik guztiagatik, Ramon Rubial Espainiako Langileen Alderdi Sozialistaren presidente hautatu zuten 1976an, PSOE legeztatu aurreko testuinguruan, diktadorea hil berria zela eta 32 urteren ondoren Espainian lehenengo aldiz egin zen PSOEren XXVII. Kongresuan. Halaxe aitortu zen 53 urte lehenago, 1923an, hasitako ibilbide eredugarria.
Lentxu Rubial: "Mi padre ha sido visto como un puente entre dos generaciones de socialistas"
Carnet de Senador de Ramón Rubial
Ramon Rubialen agintea
Alfonso Guerrak honela definitu zuen Ramon Alderdiaren presidente izan zeneko aldi hura: "Pragmatismo sozialistaren agintea.(…) Bizitzako jakinduria ondo ikasita dauka, eta, gainera, beste garai batzuk bizi izan ez ditugun belaunaldioi helarazten daki. Horrek gero eta aginte handiagoa ematen dio Alderdian. Beti izan dira gatazka esanguratsuak militanteekin edo militante-taldeekin, Exekutibak esan du hori Ramonek bakarrik konpon dezakeela, daukan aginte horrengatik, daukan zilegitasun horrengatik…".
Entrevista a Rubial como Presidente del PSOE, El Socialista, 15 de enero de 1977
Constitución del Senado, Ya, 28 de marzo de 1979
"Me parece un dislate compararme con los históricos presidentes del Partido"
En 1977, con compañeros del Partido
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15