Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
1.1    Ramonen familia eta Bizkaiko lehenengo sozialismoa

1.2    Metalurgiako langilea: lantegitik sindikatura

1.3    Lider eta eredu sozialistak 20ko hamarkadan

1.4    Ramon, 20ko hamarkadako gizon modernoa

1.5    Bere lehenengo ekintza politikoa: Diktaduraren aurkako greba 1923an

  1.5 Bere lehenengo ekintza politikoa: Diktaduraren aurkako greba 1923an
 

Ramon Rubialen kontzientzia politikoa esperientzia kolektibo baten baitan sortu zen, Errestaurazioko sistemaren porrotaren eta adoregabetutako Espainiako gizartearen testuinguruan. Primo de Riveraren Diktaduraren ezarpena izan zen ohartuki bizi izan zuen lehenengo gertaera politikoa. 1923ko irailaren 13an Kataluniako kapitain jeneralak estatu-kolpea eman zuen. Armadak Bartzelonako telefono-zerbitzuak okupatu zituen eta manifestu bat irakurri zen. Handik bi egunetara, Alfonso XIII.ak gobernua osatzeko agindua eman zion. Altxaldiari ez zitzaion erantzun, burgesiako hainbat sektorek, gainera, ordena bermatzeko modu bat ikusi zuten, bere jauntxokeria-metodoen ondorioz bere ospea erabat galduta zuen erregimenaren aurrean.

Ramon Rubialek 17 urte zituen lehenengo ekitaldi politikoan parte hartu zuenean: "Primo de Rivera jeneralak 1923ko irailean emandako estatu-kolpearengatik protesta egiteko greba orokorra; 72 ordu iraun zuen. Uste dut hementxe bakarrik izan zuela merezitako erantzuna erabaki anker hark" (Ramon Rubial, 1986). Indalecio Prieto Gorteetako diputatu sozialista zen, gerraren eta alderdi dinastikoen politikaren aurka gogor jo zuen eta gaitzetsi egin zuen Primo de Riveraren Diktadurari emandako laguntza. Diktaduraren aurkako jarrera "prietista" Bilboko Elkarte Sozialistak adierazi zuen. Bizkaiko hiriburuan protesta-mugimenduak izan ziren. Halaxe ekin zion Rubialek sozialismoarekin hartu zuen konpromiso aktiboari.

 

"A los 17 años inicié mis acciones políticas"
 


Rubial y sus compañeros en 1930

 

 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb