Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
7.1    Emilia, bere bizikidearen heriotza

7.2    1982ko garaipena

7.3    Internazional Sozialistaren Presidentzia

7.4    Alderdia-gobernua-gizartea harremana

7.5    Alderdiaren eta Sindikatuaren arteko gatazka

7.6    Konpromisoaren errekonozimendua

7.7    Sozialismoa: "Zibilizazio-modu bat"

7.8    "Adiskide bat joan zaigu"

  7.7 Sozialismoa: "Zibilizazio-modu bat"
 

92 urte zituela utzi zuen idatzita Ramon Rubialek nola ulertzen zuen berak sozialismoa. "Zibilizazio-modu bat" titulua eman zion.

"Nik ez dut esan nahi Espainiako Alderdi Sozialista jadanik lortuta eta perfekzionatuta dagoen eta gainditzerik ez dagoen errealitate bat denik.Alderantziz baizik:Alderdi Sozialista etengabe ari da garatzen, eta etengabe aritu behar du garatzen, gainera, gero eta urrunago kokatu behar dugun jomuga baterantz, gaur egun susmatu ere ezin ditugun perfekzioen bila.Horregatik daude bere programan hainbat maila:une jakin bateko gutxienekoa, biharko nahi dugun tartekoa eta etorkizunera begira eskuratzeko moduko ideal gisa beti nahi izango dugun gehienezkoa.
Alderdi Sozialista errealitate bat da.Hor egongo da langileak dauden bitartean.Eta langileak beti izango dira lurrak eztanda egin arte edo hemen eta han bonba atomikoak, hidrogenozko bonbak edo megatoi bidez lehertzeko ahalmena duen beste edozein gairekin egindakoak fabrikatzen dituztenen esku doilorraren eraginez desagertzen den arte.
Alderdi Sozialista ez da ideia bat, elkar ulertzeko kontzeptu bat, sistema bat, programa bat edo alderdi politiko bat bakarrik.Hori guztia eta, gainera, askoz ere gehiago da. Errealitate bat da eta zibilizazio-modu bat da.
Katedrako sozialistek sozialismoaren kontzeptua definitu baino askoz ere lehenagotik, Carlos Marxek programa bihurtu eta 1848an Manifestu Komunistan gauzatu aurretik, sozialismoa existitzen zen. Langilea bere herriko etxean egiten zuen eskulangintzatik atera eta lantegira eraman eta bertan ugazabek baino ez dakiten moduan esplotatu zutenetik dago sortuta sozialismo modernoa.Nik uste dut ez dugula gezurrezko tesia onartu behar, hau da, sozialismoa arlo politikoa dela eta sindikatua arlo soziala; eta are gutxiago hura zerebroa dela eta hau muskulua.Filosofian iraungita dago arrazionalaren eta arrazionala ez denaren artean erabateko zatiketa egiten duen guztia.Alde horretatik, arrazoi zuen Julian Besteirok behin Gorte Konstituziogileetako Presidentziatik aldarrikatu zuenean sozialismoa eta sindikalismoa bereiztezinak direla, lehen aipatu dudan zibilizazio-modu hori den osotasun handi batean elkar gurutzatzen eta inplikatzen diren elementuak direla.
Alderdi Sozialista langile batek tresna primitiboa hartu zuenetik eta beste gizon batek bere kidekoaren lana esplotatu nahi izan zuenetik existitzen da.
Sozialismoaren errealitatea dago langilea –intelektuala ala eskulangilea– erreala delako, esplotatzailea erreala delako eta sindikatua erreala delako, eta hari indar kolektiboa eta esplotazioa indargabetzeko bidea ematen dio.
Ona eta erabat guragarria da, gainera, pentsaera sozialista, programa bat, ideia bat edo kontzeptu bat izatea eta intelektual sozialistak horretan aritu izana.Errealitate sozialista hala sortuta dago, hala perfekzionatuta eta, batez ere, aurrerapenaren ezinbesteko eragile bihurtu da.Sozialismoarentzat ez da nahikoa gizakia ahitu arte lanean ez aritzea lortu izana, ez da nahikoa eguneroko ogia lortu izana; sozialismoak hori baino askoz ere gehiago nahi du eta eskuratzeko eskubide osoa du.Aukera-berdintasuna lortzeko formula sozialista aurrerapen-sistemarik justuena da.
Formulatutako idealaren bidez lortu nahi diren errealitateetan gobernuak herriarena eta herriarentzat izan behar du.Prozedura horrekin demokrazia definitu berria dugu.
Demokrazia da Estatuak ahalik eta gutxien esku hartzea gizabanakoaren existentzian, baldin eta orainaz bakarrik aritu nahi badugu.
Alderdi kontserbadore askok uko egin diote bere tituluari eta bere burua demokratatzat dute; baina laster geratzen da agerian iruzurra langilearen kaltetan eta klase dominatzaileen mesedetan (ugazaba, kapitalista eta eliza) jarduten ikusten direnean.Ez da nahikoa batek ez dagokion izena hartzea.Erregistro Zibilean askori jartzen zaie Aingeru izena eta berez erabateko deabruak dira.
Espainiarrok urte askotan bizi izan gara legerik gabe.Legearen barruan bizi nahi dugu, hain zuzen ere, aginte zilegidun pentsaeran oinarritzen ez den legea ez datorrelako bat bere administratzaileen apetarekin.Herrialde zibilizatu bakar batean ez da gaur egun arau ahaltsuak gogoko duena, herriaren borondatearen gehiengoak aldarrikatzen duen araua baizik.Erabakita dugu lege hori izango dela aginduko duena.Legeekin iraultza handiak egin daitezke eta, batez ere, indarkeriarekin baino iraultza sakonagoa egin daiteke.Indarkeria substantziala berez ez da iraultzailea, ez da finalista; indarra, koakzioa, tortura eta heriotza baino ez da.Gaur espirituaren sakontasuna aztertzen duten psikologo handiek erakutsi digute biolentoak psikikoki anormalak direla; bere programak indarkeriaren zeinua eramatekotan ideario politiko batetik bestera dabiltzan psikopata gizarajoak baino ez direla.
Pablo Iglesiasek ere, Espainiako Alderdi Sozialistaren sortzaileak, garai hartan garaipen sindikalak lortzeko langileek baliatzen zuten errebolberra baino nahiago izan zituen goldea eta inprentako kutxa. Eskuetatik kendu egin zizkien arma hiltzaileak, eta bere lekuan lege sindikalaren taulak jarri zizkien:langilearen eskubideak.
Espainiako sozialistok, beraz, demokratak eta lege zaleak gara, ez baikara herriaren erabakiaren beldur eta ondo asko baitakigu aurrerapen-ideien arkitektuak izaten borondate orokorrak aldarrikatutako legearen babesean".

   
 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb