Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
7.1    Emilia, bere bizikidearen heriotza

7.2    1982ko garaipena

7.3    Internazional Sozialistaren Presidentzia

7.4    Alderdia-gobernua-gizartea harremana

7.5    Alderdiaren eta Sindikatuaren arteko gatazka

7.6    Konpromisoaren errekonozimendua

7.7    Sozialismoa: "Zibilizazio-modu bat"

7.8    "Adiskide bat joan zaigu"

  7.4 Alderdia-gobernua-gizartea harremana
 

Ia berrogei urteko Diktaduraren ostean, alderdi bakar batek ere ez zuen herrialde baten gidaritza hartzeko esperientziarik. Eta gobernatzea, Ramonen esanetan, gizarte osoa zaintzea zen: "Gobernuko alderdia izateak beste dimentsio bat ematen dio gure organizazioari, eta egiten ari garen aldaketaren inguruan ahalik eta gizarte-sektorerik gehienak elkartzea eskatzen digu". Ramon Rubial ahalegindu zen Alderdiak garai bateko eduki sozialista galdu zuela esanez egindako kritikei erantzuten: "Sozialismoak ez du eskuinerantz egin, eta ez gara inolako printzipioren beldur, oso aurreratua izanda ere. Nik uste dut sozialismoak, eta langile-klaseak oro har, ez duela mendearen hasieran bezala pentsatzen, nahiz eta lortu nahi diren helburuak berberak izan". (ABC, 24 de abril de 1988).

Estatuaren ustelkeriaz

Alderdian eta Alderditik kanpora ustezko ustelkeria kasuei buruz sortutako kritikei erantzunez, Ramon Rubialek, PSOEren izenean, organizazioa bere historia luzean beti zintzoa izan zela aldeztu zuen, eta militante garaikide batzuen okerkeriak minimizatu egin zituen: "Espainiako politikari gehienak, diktaduran izan ezik, ez baitzen kontrolik egon, zintzoak izan dira eta zintzoak dira: Dato, Canalejas, Felipe Gonzalez, Prieto bera herriaren ondasunak administratzen oso zintzoak izan dira eta dira.Horrek ez du esan nahi tartean 'judasen' bat izan ez denik, gainerako politikariak gaizki utzi dituen eta ekintza publikoa legezkoa ez ezik, zintzoa eta ondratua ere izan behar dela ahantzi duen alprojaren bat izan ez denik". (Deia, 1992ko apirilak 21)

Kanpoko errekonozimenduaren bila: Gobernu europazalea

Felipe Gonzalez presidente zela Gobernu sozialistak egindako 14 urteko bidean herrialdea kanporantz hedatzeari ekin zitzaion. Batez ere Europarekiko, Amerika Latinoarekiko eta Estatu Batuekiko harremanak sustatu ziren. PSOE, Calvo-Soteloren Gobernuaren garaian Espainia NATOn sartzearen aurka agertu bazen ere, 1985ean erreferenduma deitu zuen eta estatu kide bihurtu zen. Espainiak nazioarteko lankidetzan parte hartu zuen ekonomiako, diplomaziako eta gizarteko gaietan eta prozesu haren goren maila 1986ko urtarrilaren 1ean Europako Ekonomia Erkidegoan integratzea izan zen. Herrialdearen erabateko demokratizazioaren sintoma zen hura, nazioz gaindiko erakundean ez baitzen diktadurarik onartzen.

Ramon Rubial harro zegoen. Bere belaunaldiaren borrokak errealitate berria ekarri zuen herrialdera, eta Europako gainerako herrialdeek aitortu egin zuten. Espainia demokrazia osoa zen eta nazioarteko politikan inplikatuta zegoen: "Gaur, aldiz, Espainiako herritarrok mugaz gaindik gabiltza, gure nortasuna dugu.Gaur nazioarteko erakundeetan Espainiaren ahotsa entzuten da, eta entzun ez ezik kasu askotan aintzat ere hartzen da, arrazonamendua baliokoa baita (…). Horrek zerbait esan nahi du:Espainiak urte hauetan jauzi handia eman duela eta aspaldiko urtetan egon behar genuen lekuan gaudela. Nik uste dut Gobernuari ez ezik Espainia osoari ere egin dakiekeen aipamen berezia dela, nahiz eta, bistakoa denez, bultzada hori Felipe Gonzalez buru izan duten gobernuek eman duten." (Ramon Rubial, Elkarrizketa, Félix Santos, 1996)

Sozialismoa aurrerapen gisa

 

Entrevista a Ramón Rubial, Deia,
21 de abril de 1992

PSOEren Gobernuak NATOri buruzko bere jarrera aldezten du XXX. Kongresuan, El Socialista, 1984ko abenduak 16
Ramon Rubial, PSOEren presidentea lantegi batean bisitan Navalen bisitan, 1989an Entrevista a Ramón Rubial, Deia,
14 de noviembre de 1982

Ramon garai-aldaketan, ekonomiaren egoeraren aldaketan eta gizarte-ereduaren aldaketan oinarritzen zen gobernuaren eta sindikatuen artean izandako gatazkak azaltzeko. "Gaur egungo langilea ez da 1896ko langilea, ezta mendearen hasierakoa ere.Aldatu egin da.(…) Eta ideia hau (sozialismoa), printzipioz, ezin da gelditu.Beti, etengabe, aldatzen ari den eta hiruzpalau hitzetan definitu ezin den ideia da". "Orain aurrerapenaren eta gizarte-hobekuntzaren ideia arrazionala izan da garaile" (Deia, 1982ko azaroak 14).

Hezkuntza, berdintasunaren zutarria

Ramon Rubialek zuzenean bizi izan zituen Espainiaren XX. mendeko historiako aldaketak. Laurogeiko hamarkadan joan zen demokrazia sendotzen, antolatu zen autonomien Espainia eta hobetu eta zabaldu ziren bide-azpiegiturak eta telekomunikazioak. Ramonek nabarmendu zuen osasunaren eta hezkuntzaren erreforma izan zirela XX. mendearen amaierako aurrerapen-gizartearen zutarriak: "Niretzat funtsezkoena jendearen heziketa da, herriak izan dezakeen aurrerapenik handiena baita.Gainerakoa ondoren etorriko da:ongizate-gizartea, osasuna.Hiru zutarri horiekin herri honen oinarriak oso sendoak dira". Ramonek ongi prestatutako gizartea nahi zuen, bere belaunaldiak kulturari eta gizarte-konpromiso handiko estatuari beti eman izan zion garrantziarekin koherentea izanda: "Prestakuntza intelektuala da etorkizuna aldezteko lubakirik onena (…). Herri honek, aske izateko, gizon-emakume prestuak eta bizkorrak behar ditu.(…) jendearen heziketa da herriak izan dezakeen aurrerapenik handiena.Gainerakoa ondoren etorriko da:ongizate-gizartea, osasuna (....) Pertsona bakar bat ere ez dago artatu gabe.Kotizatu gabeko pentsioak txikiak dira, baina pentsioak dira."

   
 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb