Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
6.1    Kontseiluaren hautaketa

6.2    Euskaldun guztien lehendakari

6.3    Kontseiluaren zailtasunak

6.4    Autonomia Estatutua, 1979ko urriak 25

6.5    ETA eta indarkeria politikoa

6.6    Etorkizuna: Euskadi autonomoa eta sendoa

  6.6. Etorkizuna: Euskadi autonomoa eta sendoa
 

"1979ak Euskadi autonomoa eta sendoa eratzea ekarriko du, bizitzeko eta iragana gainditzeko irrikan baitago" (Ramón Rubial, Discurso de Navidad, 24 de diciembre de 1978)

 


Ramón Rubial, trabajando en su despacho de Lehendakari

1979ko ekainean utzi zuen Ramon Rubialek Eusko Kontseilu Nagusiko Lehendakaritza. Lehendakari berria hautatu zen, EAJko kide bat, Carlos Garaikoetxea, eta bigarren Eusko Kontseilu Nagusia eratu zen 1979ko ekainetik 1980ko apirilera. Estatutuaren proiektua onetsita zegoen Gernikan eta Rubialek bere agintealdiaren amaierako diskurtsoan ez zuen ahantzi oraindik egiteke zegoen lana baina, aldi berean, egindako ahaleginak balioetsi zituen:

Berriz ere Gernikan elkartu gara gaur, gure herriaren, gure nortasunaren bihotzean eta gure foruen ikurra den herrian, garrantzi handiko ekitaldi bat egiteko. Gure ahaleginen eta gure ilusioen lekukoa Autonomia Estatutua iritsi arte gure herria zuzenduko duen pertsona-talde baten esku utziko dugu. Printzipio demokratikoak zorrotz errespetatu genituelako birmoldatu behar izan zen maiatzaren bateko hauteskundeen ostean Kontseilua, indar politikoek lortu zituzten emaitzen arabera.  Kontseilua euskal herri osoaren gobernu-organoa da eta hala behar du izan, alderdien eta ideologien gainetik, eta, hain zuzen ere, horregatik, herritarrek askatasunez hautatutako espektro politikoari ongien erantzuten dion osaketa izan behar du. Batzuek pentsatuko dute gutako batzuentzat, alde egingo dugunontzat, une tristea dela hau, baina, zailtasunak zailtasun, kontzientzia lasai izanda, herriarentzat onena lortzeko gure esku zegoen guztia egin izanaren sentipenarekin joango gara,Talde guztia, kontseilari guztiak, ahalegindu dira irudimena landuz eta ausardiaz Kontseiluaren egiturak benetako pisu politikoa izan zezan lortzen, eta lortu ez bada ere egin beharrekoa egin izanak ematen duen poza sentitzen dugu. Autonomiarako bidea lortu dugu, gure herriak historian zehar hainbeste borroka eginez lortu nahi izan duen autogobernuaren ernamuina izan gara".

 

 
"Se puede convivir pensando distintamente, guiándonos por los intereses de un pueblo"


El Lehendakari visto por sus consejeros

 

 

 

 

 

 

 

Lehendakari berriak, Garaikoetxeak, laudatu egin zuen Ramonen giza konpromisoa: “Ramon Rubialen ibilbidea nekez berdindu ahal izango da. Bere ideiekin zintzoa izan da eta ideal horien alde sakrifizio ikaragarria egin du. Nire mirespena eta esker ona helarazten dizkiot gure herriaren eta gizon-emakumeen arteko justiziaren alde egin duen guztiarengatik.


Rubial fue sucedido por Karlos Garaikoetxea
el 9 de junio de 1979
 

Rubial junto a Garaikoetxea, el día de su despedida
 

Eusko Kontseilu Nagusitik agurtzean Ramon Rubialek bere agintealdian izandako zailtasunak azpimarratu zituen eta bere langile-garaia ekarri zuen gogora: Eusko Kontseilu Nagusiarentzat aldi gogorra izan da. Ez dago halako kudeaketa bat beharrezko diren transferentziarik gabe, besteen mende… egitea baino ezer okerragorik. Hamabost hilabete hauetan ahalegindu naiz sozialistaren etiketa bazterrean uzten eta euskal herri osoa zerbitzatzen. Hala eta guztiz ere, beti izan dut gogoan sozialista naizela eta langileen eskubideak aldeztea zela nire interesa, handik bainator ni" (Ramon Rubial, El Correo Español-El Pueblo Vasco, 1979ko ekainak 9)

Rubial hizo balance del Consejo General Vasco 20 años después, El País, 25 de enero de 1998 Nicolás Redondo, Secretario General de la UGT, dedicó un artículo al “militante Rubial”, El Socialista, 22 de julio de 1979

 

   
 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb