Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
6.1    Kontseiluaren hautaketa

6.2    Euskaldun guztien lehendakari

6.3    Kontseiluaren zailtasunak

6.4    Autonomia Estatutua, 1979ko urriak 25

6.5    ETA eta indarkeria politikoa

6.6    Etorkizuna: Euskadi autonomoa eta sendoa

  6.2. Euskaldun guztien lehendakari
 

Agirre lehendakariaren gidaritza integratzailearekin jarraituz, Ramon Rubialek bere agintealdian lankidetzarako eta herria eraikitzeko deia egin nahi izan zion gizartearen ordezkaritza nagusiari. Eguberrietako diskurtsoan Estatutuaz esan zuen herritar guztien nortasunaren isla bateratua zela, “kontua ez da Estatutu nazionalista egitea, edota sozialista, eskuinekoa edo ezkerrekoa egitea; kontua da Estatutuak gure errealitate historikoa jasotzea eta gure egungo errealitate soziologikora egokitzea” (1978ko abenduak 24 ). Herriaren historiaren azkeneko hamarkadekiko erabateko desafioa zen. Ramon Rubial adostasunaren aldeztailea zen: "Horixe izan zen nire ilusiorik handiena, jendeari erakustea Gobernu batean bost ikuspuntu ezberdinekin aurrera atera zitezkeela herri osoaren mesederako proiektuak borondate apur bat izanda”. (Ramon Rubial, 1996)


Rubial Gernikako Batzar Etxean 1978an

 


Ramon Rubial lehendakaria Gernikako arbola berria landatzen

Adostasun-gogo hori modu sinbolikoan islatuta geratu zen Ramon Rubialek Gernikako arbola berria landatu zuenean: "Zuhaitz berri honek euskaldun guztion batasuna ordezka dezala, elkarren aurkako jarrerak eta desadostasunak konpon daitezela, gure herrian bizi diren guztiek, bertan jaioak izan ala ez izan, zuhaitz honen gerizpean babesa aurki dezatela, azken batean, zuhaitz berri honek ordezkatzen duen etorkizuna ahalik eta oparoena izan dadila gure herriarentzat esparru demokratiko baketsu eta solidario batean ”. (Gernikako Batzar Etxeko hitzaldia, 1979ko otsailak 2)

       
  Plantación del Árbol de Gernika, Diario Vasco, 3 de febrero de 1979   Plantación del  Árbol de Gernika, Unidad, 2 de febrero de 1979   Plantación del árbol de Gernika, Egin, 2 y 3 de febrero de 1979  
       
  Plantación del Árbol de Gernika, El Correo Español-El Pueblo Vasco,, 3 de febrero de 1978   Plantación Árbol de Gernika, La Hoja del Lunes,5 de febrero de 1979   Plantación del Árbol de Gernika, La Voz de España, 2 de febrero de 1979  

Nazionalistekin zuen harremana adostasunetik ikusten zuen, bere kargua hartu berria zuenean adierazpen hauek egin zituenean bezala bere lana egitea une hartan ala berrogei urte lehenago zen errazagoa galdetu zitzaionean: "Askoz ere errazagoa orain, tartean hainbat batasun-faktore izan baitira, hala nola, gure herriko mendiak fusila eskuan hartuta goitik behera defendatu izana, gure herriko zelaiak odol berberaz busti izana, okupazioko epaitegi militarretara elkarrekin joan izana, edota elkarrekin joan izana hilerrietako hormetara herri honen eta bertako ideien aldeko zerga ordaintzera”. (El Pais, 1978ko otsailak 19)

 
"He tenido en el PNV muy buenos amigos"

Juan de Ajuriaguerrak bere begirunea eta aintzatespena adierazi zizkion Rubiali, bere historialarengatik eta bere dohainengatik” eta gauza bera egin zuen berak. Autonomia Estatutua negoziatzen ari zirela, 1978ko abuztuaren 25ean, hil zen Juan de Ajuriaguerra. Rubialek aitorpen-hitzak eskaini zizkion Eusko Kontseilu Nagusirako hauteskundeetan aurkari izan zuenari. Aldeen gainetik Rubialek bere irmotasuna azpimarratu zuen: “Kontseilariari, gizonari eta, bereziki, Juan Ajuriaguerra lagunari, Euskadiren alde bizitza osoan borroka egin ondoren bere ahalegina emaitzak ematen hasi denean joan zaigunari". Handik urte batzuetara nabarmendu egin zituen kidekotasun pertsonalak eta saihestu egin zuen elkarrengandik zerk aldendu izan zituen aipatzea: Bizia jokatu genuen frankismoaren aurka, elkarrekin egon ginen fusilatze-hormaren aurrean eta elkarrekin ekin genion Eusko Kontseilu Nagusiari".  (Ramon Rubial, El País, 1998ko urtarrilak 25)


Muere Juan de Ajuriaguerra, Deia, 26 de Agosto de 1978
   
 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb