Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
6.1    Kontseiluaren hautaketa

6.2    Euskaldun guztien lehendakari

6.3    Kontseiluaren zailtasunak

6.4    Autonomia Estatutua, 1979ko urriak 25

6.5    ETA eta indarkeria politikoa

6.6    Etorkizuna: Euskadi autonomoa eta sendoa

  6.1. Kontseiluaren hautaketa
 

Agirre lehendakariaren garaitik Euskadiko legezko erakunde garrantzitsuena izan zenaren lehendakari izan zen Ramon Rubial. 1978ko otsailean izendatu berria zela, "lehendakari ala presidente?" galdetu zioten, eta hauxe erantzun zuen: “Tradizioz beti deitu izan zaio Eusko Jaurlaritzako presidenteari lehendakari. Niri hala deitzea gustatuko litzaidake; arrazoizkoa dirudi". Ramon Rubialek argi eta erabakigarritasunez ulertu zuen erakunde honen zentzua: Euskadiren nortasun historikoa berreraikitzea.

1978ko otsailaren 17an hautatu zen Ramon Rubial Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakari, eta euskal herritarren eskubideak eta askatasunak lortzeko historiaren aldirik hunkigarrienetako baten protagonista bihurtu zen. Eusko Kontseilu Nagusia aro demokratikoko Eusko Jaurlaritzaren ernamuina izan zen.  

Nazionalisten eta sozialisten arteko elkartasun-espiritua gailendu zen autonomia-aurreko aldi honetan, euren ezberdintasun ideologiko historikoen gainetik. Diktaduraren bistako amaierak EAJri eta PSOEri ikusarazi zien Euskadin sistema autonomiko bat ezin izango zela ezarri bi alderdien arteko adostasunik gabe. Jose Antonio Agirre lehendakari izan zuen 1936ko lehenengo Eusko Jaurlaritzaren espiritu hark, EAJk, PSOEk eta PCEk eratutakoak, markatu zuen Euskadiren historiaren aldi hau definitzen duen akordioaren kultura politikoa. Gerra Zibilaren ostean indargabetutako autonomia berreskuratzea zen kontua.

Ramon Rubial, 1976ko abendutik PSOEren presidente eta senatari zena, Eusko Kontseilu Nagusiko Lehendakaritzarako hautagai izendatu zuten. EAJk, bestalde, Juan de Ajuriaguerra militante beteranoa aurkeztu zuen.

Behin aurkeztu zirenean, botazioa egin zen. Zortzi botazio behar izan ziren: lehenengoan Ajuriaguerrak irabazi zuen, baina ez zuen gehiengorik lortu; gero sei berdinketa izan ziren jarraian: Guztietan bi hautagaiek zuri bozkatu zuten, euren botoaren garrantziaz ondo asko jabetuta. Zortzigarren botazioan eman zion garaipena PSOEren hautagaiari UCDko Echeverria Gangoitiren boto zuriak. Horrela, eta saio luze eta gogor baten ondoren izendatu zen Ramon Rubial Cavia Kontseilu Nagusiko lehendakari.


Carnet de Lehendakari

 
Joan Ravents sozialistak Ramon Rubial
lehendakariari igorritako gutuna
 
Rubialek lehendakari hautatu zuteneko prozedura gogoratzen du
 
Celebrando su victoria con su nieta, Eider
 

Publiko egin zenean, Ramon Rubialek honako hau oihu egin zuen: “¡Gora Euskadi! Utz iezadazue Ajuriaguerrari besarkada bat ematen”.  EAJren hautagaiak, Juan de Ajuriaguerrak, Ramon Rubial Cavia Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakari izendatu zuen. Agur Jaunak izan zen lehendakari berriaren lehenengo hitzen ohorezko lotura.

     
Proclamación de Lehendakari, Diario 16, 18 de febrero de 1978   Un día antes de la votación, Deia, 17 de febrero de 1978   Las primeras 24 horas del Lehendakari, Deia, 19 de febrero de 1978   Proclamación de Lehendakari, Deia, 18 de febrero de 1978
     
Proclamación Lehendakari, Egin, 18 de febrero de 1978   Ramón Rubial, Presidente, El Socialista, 26 de febrero de 1978   Proclamación de Presidente del Consejo General Vasco, La Hoja del Lunes, 20 de febrero de 1978   (La elección del Lehendakari Rubial, Hierro, 18 de febrero de 1978
     
Tanto los Consejeros y Presidente del C.G.V. fueron personas comprometidas políticamente bajo la Dictadura, La Hoja del Lunes, 19 de febrero de 1978   Resultado de la votación y perfil de Ramón Rubial, Las Voz de España, 18 de febrero de 1978   Constitución del Consejo General Vasco, La Voz de España, 19 de febrero de 1978   Composición del C.G.V., La Voz de España, 18 de febrero de 1978
         
El resultado de  la Elección a Presidente del C.G.V., El Diario Vasco, 18 de febrero de 1978   “Fe en el futuro de Euskadi”, Unidad, 18 de febrero de 1978        
Irabazteak zekarren erantzukizunak gain hartzen zion, ez zegoen ohituta. Halaxe aitortu zuen PSOEk 1982ko hauteskunde orokorrak irabazi zituenean. Horregatik egin zen egoeraren kargu eta, inolako harrokeria-keinurik gabe, horregatik jarri zen eginkizun zintzotzat hartutako politikaren zerbitzura: “Nire karguaren erantzukizunak egun honek ekar ziezadakeen poz guztia kentzen dit. Orain euskal herriak dituen arazorik garrantzitsuenei heltzeko unea da”. (Unidad, 1978ko otsailak 18)

Lehenengo diskurtsoan Rubialek Kontseilua adostasun eta batasun gisa definitu zuen, Nafarroa proiektu bateratuan sartzeko gogoa adierazi zuen eta Euskadi osoan foruak berreskuratzearen aldeko apustua egin zuen:Hartu gaituen Diputazioaren batzar nagusietako aretoan Eusko Kontseilu Nagusia eratu den honetan, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu hartu gaituen lurraldeari eta, aldi berean, Arabako lurraldearen berezitasunak errespetatuko ditugula agintzen dugu, (…) eta hitz ematen dugu lurralde honetan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeetan foruak ahalik eta gehien berreskuratuko ditugula eta, gainera, Nafarroako lurralde anaia laster sartzea nahi dugula (…). Euskal Herriari jakinarazi nahi diot berandutzearen arrazoia ez dela adostasunik eza izan, baizik eta demokraziaz egin izana eta 40 urtean baliatu ez izanak dakarren zailtasuna. Kontseilu Nagusia ez da alderdi baten kontseilua, alderdi guztiena, kontseilua osatzen den guztiena baizik. Eta bakarren batek lehen esandako hitzak, agian, oker ulertuko zituenez, berriz esango dut: Gora Euskadi Askatuta".  (Ramon Rubial, La Gaceta del Norte, 1978ko otsailak 18)


El C.G.V. en las escaleras de la Moncloa

El Lehendakari es recibido por el Rey Juan Carlos I

El Presidente del Gobierno, Adolfo Suárez, recibió al C.G.V. en la Moncloa
   
 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb