Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
2.1    Jakako altxamendua eta errepublikaren mirespena

2.2    Errepublikarekiko leialtasuna

2.3    Emilia, bere bikotekidea

2.4    1934ko  urriko iraultza

2.5    Gerra zibila: miliziano eta brigadista

2.6    Iparraldeko Frontea garaituta. Atxiloketa

  2.5 Gerra zibila: miliziano eta brigadista 
 

Franco jeneralak 1936ko uztailaren 18an estatu-kolpea eman zuenean, Rubial eta bere adiskideak Bizkaiko itsasbazterrean egun pasa zeuden beste askotan bezala, baina berehala hasi ziren lanean. Horrela kontatzen zuen Jose Solagaistuak: “Kuadrilla Sopelako hondartzan geunden Franco altxatu zela jakin genuenean. Erandiora, Herriko Etxera, etorri ginen eta gauean Bilbora joan ginen. Miraflores gainera igotzeko eta Bilbotik irteten eta Bilbora sartzen ziren autoak kontrolatzeko agindu ziguten, harik eta fusil txekiarrak iritsi ziren arte. Alderdiaren lehenengo batailoian eman genuen izena (Fulgencio Mateos) eta fronterantz abiatu ginen, lehenengo Eibarrera eta gero Markinara. Ramon batailoi berean zegoen, baina beste konpainia batean. Gero UGTren Bosgarren Batailoian sartu ginen eta Ramon komandante politiko izendatu zuten. «Aizu, Josetxu – esan zidan–-, zu nirekin etorriko zara.» Eta berarekin joan nintzen”.

 

Rubialek eta garai hartako beste hainbat gaztek oso argi zuten nori zegokion Errepublika aldeztea
 
 
Carnet de las Fuerzas Armadas de la República
 


Ramón y sus camaradas en el frente de Otxandio, 1936

 

 

Bilbora itzultzean, Fronte Popularra aldezteko miliziak antolatu beharra zeuden. 29 urterekin UGTren VIII. Batailoian sartu zen. 1986an, laurogei urte zituela, gogoan zuen sozialisten leialtasuna unerik zailenetan, bai Kongresuan bai gudu-zelaian: “Lehenengo (...) irratira joan ginen eta herri bakoitzean elkartzeko, autobusak, kamioiak eta behar zena bahitzeko deia egin genuen, eta Bilboko Zirkulu Sozialistara agertu ziren. Handik hainbat zutabe osatu eta Otxandiorantz, Ubidearantz eta Urduñarantz irten ginen, huraxe baitzen Araban babestu beharreko frontea. Alderdiak boluntarioekin egin zuen hori, eta, armarik gabe, kamioietan sartzen zen jendearekin, kamoi gidaria erortzen bazen bere tokia hartu ahal izateko. Jende asko irten ginen poltsikoak hutsik genituela…, gainerako afiliatuek egin zutena egin nuen nik: Erandion autobusak hartu eta Zirkulu Sozialistara agertu, San Frantzisko kaleko 11. zenbakira, alegia. Handik abiatu ziren guardia zibilek markatutako zutabeak, horien artean Juan Ibarrola, portaera eredugarria izan zuena. Gero UGTren lehenengo batailoian egon nintzen, eta Milizia Sozialistetan, honek gero borrokan hil zuten bere komandantearen, Bilboko zinegotzi sozialista izan zen Fulgencio Mateosen, izena hartu zuen. Une hartan tenienteorde laguntzailea nintzen ni. Gero UGTren VIII. Batailoian sartu nintzen, komandante frantses baten agindupean…”. 

 

 

 

"Organicé la juventud de mi pueblo"
 

"Ocupé distintos cargos durante la Guerra"
 

 

 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb